Langile bat zauritu da Bentaberriko metroaren igarobidearen lanetan
Lan istripu bat gertatu da Bentaberriko plazako metroaren lanetan. Langile bat zauritu da kofratu kutxa batek kolpatuta. Gertaturikoaren arrazoiak aztertzen ari dira. ETSk jakinarazi duenez, langilea “kontziente” dago, eta lekuan artatzen ari dira.
Donostiako Suhiltzaileek 11:30ean jaso dute deia, eta hogei minutu barru istripua gertatu den lekura iritsi dira. Langilea tunelaren barrutik atera behar izan dute, metroaren sarreran gertatu delako ezbeharra.