Lourdes Zurriaran donostiarra zendu da, 'El Conquistador' saioa irabazi zuen lehenengo emakumea
Lourdes Zuriarrain Zurri donostiarra hil da, ETB2 telebista kateko El Conquistador saioko lehenengo emakume irabazlea; 2007an, saioaren hirugarren denboraldian, eskuratu zuen reality show-ko ikurriña. El Conquistador saioak eman du donostiarraren heriotzaren berri sare sozialetan, eta doluminak helarazi dizkiete haren senide eta lagunei. Zuriarrain minbiziak jota zendu da, 56 urte zituela.
Donostiarrak Beagle itsasartean lortu zuen El Conquistador-ko ikurriña, Argentinaren eta Txileren artean, duela 14 urte. Ondoren, 2016an, Zurriarainek berak eman zion ikurriña Olga Erkuden Sola Erku-ri, reality show-a irabazi zuen bigarren emakumeari.