Udal gobernuak 15 milioi aurreikusi ditu Loiolako kuartelen lursaila erosteko
Loiolako kuartelen hamazazpi hektareako lursaila erosteko, 15 milioi euro aurreikusi ditu Donostiako Udal Gobernuak. Diario Vasco egunkariak aurreratu du albistea, eta aste honetan xehetasun gehiago emango ditu udalak. 15 milioi euro horiek 2021eko udal aurrekontuetan gorde dituzte.
Lurrak eskuratuta, udalak 1.700 etxebizitza inguruko auzo bat eraikitzeko asmoa du. Epeak oraindik zehazteko daude, salmentaren araberakoa izango delako.
IRUTXULOKO HITZAk Loiolako kuartelen inguruko erreportajea argitaratu zuen iazko abenduan.