Aiete Ikastetxeko haurrek kantuz poztu dute auzoa Santa Ageda bezperan
Santa Ageda bezperako tradizioari eutsiz, ohitura zaharrak berritu dituzte Aiete Ikastetxeko 8 eta 12 urte bitarteko haurrek. Izan ere, egun honetan Hiru Damatxoko plazara atera ohi dira Axular Lizeoko ikasleekin batera, koplak abestera. Aurten, berriz, ikastetxeko patiotik abestu behar izan dute, koronabirusagatik. Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailako, eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrak izan dituzte entzule, beste urteetan bezala; gurasoek, berriz, ezin izan dute bertaratu.
Zuriz jantzita, zapia lepoan, eta makila eskutan, u forman jarri dira ikaslean, segurtasun distantziak mantenduz. Lehenengo saiakera bat egin dute, musikarekin. Azkenean, musika gabe abestu dute, euren ahotsaren laguntzarekin soilik, makilekin lurra kolpatzen zuten bitartean. Bukaerako ieup!-aren ordez, irakasle baten omenentzeko oihua egin dute. Hona hemen abesti osoa:
Bihar, berriz, rolak aldatuko dituzte ikasleek. Izan ere, txikienek zartaginak astinduko dituzte kaldereroetako abestiak jotzeko, eta 8 eta 12 urte bitarteko haurrak entzule izango dituzte. Normalean, ikastetxeko Puio eraikinean elkartu ohi dira 2 urteko eta 3 urteko gelako ikasleekin jotzeko. Aurten, berriz, banatuta jo beharko dute.