Dferia jaialdiak arte eszenikoen askotariko eskaintza mantentzea lortu du
Martxoaren 15etik 18ra bitartean izango da XXVII. Dferia jaialdia. 28 konpainien, 28 ikuskizun eta 41 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokietan. Programazio osoa helbide honetan ikus dezakezue. Sarrerak dagoeneko salgai daude Viktoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan eta www.donostiakultura.sarrerak.eus webgunean.
Aurtengo gaia Etorkizuna da, eta ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean jaialdiaren idlo editoriala. Ezinbestean COVID-19aren ondorioz egokitutako baldintzetara moldatuko da, betiere ikus-entzulegoaren eta artisten segurtasuna bermatuz antolatutako jarduera guztietan.
Ikuskizunei dagokienez, kopuru handi bat (%64) estreinaldiak izango dira modu batean edo bestean: bost mundu mailan (horietatik bi gaztelaniazko bertsioak baitira) eta hamahiru Euskal Herrian. Diziplinei dagokienez, %50a dantza izango da, beste %39a antzerkia eta gainontzeko %11 diziplina anitzak.
Kartelaren egilea Rebeka Elizegi izan da. Kulturaren eta arte eszenikoen mundurako hain urte krudela igaro ondoren, kartelaren bitartez zera islatu nahi izan du: “antzerki mundua errepresentatzen duen pertsonai nagusi bat ilunpetik azaltzen da eszenara, espazio guztiari indarra eta energia berritua emanez”.