Kalean ospatu ezinik, Egian azken hamar urteotako Santa Ageda bezperetako irudiak bideoan bildu dituzte
Aurten, koronabirusa dela eta, ez da Santa Ageda bezperako koplarik eta makil hotsik entzungo Donostian, baina Egian presente dago jaia. Izan ere, urtero bizilagun mordoa elkartzen dira auzoko kaleetatik koplak abesteko, eta auzoko Santa Ageda taldeak azken hamar urteotako argazki ederrenak bildu ditu bideo batean. Hori gutxi balitz, bideoan Egiako Santa Ageda bezperarako espreski egindako bertso bat sartu dute. Izarne Zalaia, Ibon Gerra, Mikel Alkorta eta Miren Artetxe bertsolariek osatu dute bertsoa.
Jarraian, Egiako Santa Ageda taldearen bideoa: