'Mundu Arteko Begiradak' argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
Donostiako Udaleko Lankidetza sailak ‘Mundu Arteko Begiradak’ nazioarteko argazki lehiaketa antolatu du, askotariko errealitateak ikusarazteko eta gaur egungo desberdinkerien inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin.
Lehiaketan edozein mundu osoko herritarrek parte hartu dezakete, eta, horregatik, udalak munduko hainbat tokitako errealitateak islatuko dituzten argazkiak jasotzea espero du. Argazkiak bidaltzeko epea hilaren 28ra arte egongo da zabalik, eta Donostiako Udalaren webgunearen bitartez bidali behar dira irudiak.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez sei argazki bidali ditzake, eta honako sari hauek emango ditu udalak: 900 euro irabazleari, 600 euro bigarrenari eta 300 euro hirugarrenari. Horretaz gain, donostiarrek Donostia sari berezia irabazi ahal izango dute, 300 eurokoa. Argazkilari profesional batek eta nazioarteko kooperazio sektorearekin zerikusia duten pertsonek osatuko dute epaimahaia.