Xirula Mirula eskolako haurrek Santa Agedako koplak eskaini dizkiete gurasoei
Aurten ez dira Santa Ageda bezperako koplak entzungo Donostiako kaleetan, baina Amara Berriko Xirula Mirula Musika Eskolako haurrak ez dira makila jo gabe gelditu, gurasoei koplak eskaini baitizkiete. Urtero auzoko kaleetatik abestu ohi dute, baina aurten eskolaren atarian elkartu dira, eta irakaslearen gidaritzapean bi abesti kantatu zituzten, gurasoen txalo artean.
Jarraian, IRUTXULOKO HITZAk emanaldian grabatutako bideoa: