Aitor Zelaia eta Galder Barbado aske uzteko eskatuko dute Donostian
Sortuk elkarretaratzera deitu du biharko Donostian, Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortu berri dituen Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteak aske uzteko eskatzeko. Ankerkeriari Stop lelopean mobilizatuko dira, Alderdi Ederren, 12:30ean.
Espainiako Auzitegi Nazionalak launa urteko espetxe zigorra ezarri die aste honetan gazte arabarrei, “lehergailuak egiteko materiala edukitzea” leporatuta. Fiskalak zortzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen, “helburu terroristarekin” lehergailuak eduki eta erabiltzea egotzita, eta baina sententziak baztertu egin du bi gazteak halako helburuekin aritu izana. Hala ere, lau urteko zigorra jarri die, “lehergaiak egiteko materiala eduki eta erabiltzeagatik”. 2018an Ertzaintzak Duranako (Araba) industrialde batean aurkituriko bidoi bat da zigorraren oinarria, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak frogatutzat eman dute bi gazteek esku hartu zutela bidoi hori ezkutatzen, 2014an.