Ostalariek aldundia itxi dute sinbolikoki, bizi duten egoera salatzeko
Gipuzkoako SOS Ostalaritza taldeak deituta, protesta jendetsua egin dute ostalariek eguerdian Donostiako Gipuzkoa plazan, aldundiaren aurrean.
Orain! Kalte ordainak lelopean egin dute elkarretaratzea, eta erakundeen neurriek –Donostian, besteak beste, ostalaritza establezimenduak itxita daude, koronabirusaren kutsatze intzidentzia altua dela eta– euren egoera gero eta gehiago okertzen dutela salatu dute, baita kalte ordainik jaso gabe jarraitzen dutela ere. “Langileak gara, ez gaizkileak” eta “ostalaritza aurrera” aldarriak entzun dira mobilizazio guztian zehar.
Bukaeran, manifestari talde bat aldundiaren sarrerara abiatu da, eta ekintza sinboliko gisa, ateak zigilatu egin dituzte, erakundeek euren sektorearekin gauza bera egiten dutela salatuz. Jarraian, IRUTXULOKO HITZAk protestan grabatutako bideoa: