Realak Madril hartuko du Zubietan
Partida gutxi izango dituzte asteburu honetan hiriko kirol desberdinetako Lehen Mailako taldeek. Izan ere, soilik futboleko bi taldeek dituzte norgehiagokak, Bera Beraren eta Lanzarote Puerto del Carmenen arteko hitzordua atzeratu dutelako, aurkaria itxialdian dagoelako.
Natalia Arroyoren neskek partida garrantzitsua dute larunbatean, Madrilen kontra. Aurkari zuzenak dira; hain zuzen, txuri-urdinak 6. dira eta Madril 5. postuan dago. Aurrean partida “polita” eta “gogorra” dutela nabarmendu du Nerea Eizagirre jokalariak: “bolada ona daramate. […] Gure helburua da irabaztea, goian jarraitzea eta goraka begiratzea”.
Imanol Alguacilen mutilek, berriz, Cadizen kontra jokatuko dute, Anoetan. Azkeneko bi partidak berdindu ostean, irabazteko aukera paregabea izan dezakete txuri-urdinek. Ziurrenik, David Silva oraindik ez da izango jokatzeko moduan.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko Maila, 10. jardunaldia
Bera Bera – Lanzarote Puerto del Carmen (Bertan behera)
FUTBOLA
Emakumezkoen Lehen Maila, 19. jardunaldia
Reala – Madril (Larunbata, 12:00)
Gizonezkoen Lehen Maila, 22. jardunaldia
Reala – Cadiz (Igandea, 14:00)