Eraikinetan sartzeko arrazoia ez dute argitu polizia agenteek, plataformako kideen arabera. Goizean sartu dira, "inpunitate osoz" eta 13 lagun identifikatu dituzte.
Nabarmendu dute batez ere gorputz ez-normatibo eta ez-produktiboek sufritu dutela Poliziaren errepresioa. Pandemiak agerian utzi duen krisia burujabetzaz, autogestioz, elkartasunez eta elkarzaintzaz erantzuteko deia egin du.