Groseko inude eta artzainek babesa eta elkartasuna adierazi diete auzoko saltoki eta tabernei
Groseko inude eta artzainak atzo ziren auzoko kaleetatik desfilatuz euren eguna ospatzekoak, baina aurten, koronabirusa dela eta, ezin izan dute halakorik egin. Horren ordez, auzoko saltokiei eta ostalaritza establezimenduei babesa helarazi nahi izan diete, baita urtero jaien alde egiteagatik eskerrak eman ere, eta kartel berezi bat egin dute. Auzoko establezimenduen logotipo eta izenen artean, “Animo” irakurri daiteke kartelaren erdian, baita mezu hau ere: “Beti auzoko ostalaritza eta komertzioarekin. Hurrengo urtera arte! Gora Gros! Gora Groseko iñude eta artzainak!”.
Horrela, Groseko erakusleiho ugaritan ikus daitezke kartel horiek, inude eta artzainen zapiarekin batera. Groseko inude eta artzainen taldeak auzoko hainbat saltoki apaindutako argazkiak argitaratu ditu sare sozialetan, eta irudi bilduma batean jaso ditugu: