Inauterietako azken urteotako jantziak ikusgai izango dira Garberan
Pandemia dela eta, aurten ezin izango dira inauteriak bere horretan ospatu hirian, eta horren ordez, Donostiako Festakek inauterietako jantzien erakusketa antolatu du Garbera merkataritza gunean. San Sebastian Shopsekin eta Intxaurrondoko merkataritza gunearekin elkarlanean antolatu dute erakusketa, eta bihar, hilaren 11n, inauguratuko dute, eta hilaren 28ra arte egongo da ikusgai.
Azken urteotan Momo jainkoak eraman dituen jantziak jarriko dituzte erakusketan, inauterietako kartelekin eta hiriko konpartsek atrezzorako erabili dituzten hainbat objekturekin batera.