Roda Hirukoteak egingo du 2020/2021 denboraldiko bederatzigarren Miramongo Matinéea
Emanaldia larunbatean izango da, 11:00etan, eta Ludwig Van Beethoven eta Johannes Brahmsen lanak interpretatuko dituzte. Klarinetea, biolontxeloa eta pianoa izena du bederatzigarren emanaldi honek, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bi kide, Gabriel Mesado biolontxelo jolea eta Luis Cámara klarinete jolea, eta Rinaldo Zhok pianojolea izango dira Matinéeko musikariak. Hala ere, ezingo da emanaldia entzutera joan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Miramonen duen egoitzara; izan ere, denboraldi honetako harpidedunekin edukiera beteta dute jada.
Lehenik, 1797an Beethovenek konposatu zuen Klarinete, biolontxelo eta pianorako trioa joko dute, aipatutako urtearen 1798an Vienan estrenatu zen pieza. Emanaldi honetan joko duten beste pieza Brahmsek 1891. urtean egindako Klarinetedun trioa lana izango da.
Miramongo egoitzara joateko, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak doako autobusak antolatu ditu harpidedunentzat: Gipuzkoa Plazatik aterako da autobusa, 10:25etan, eta Antso Jakituna 18n eta Madril Hiribidea 34an egingo ditu geldialdiak.