Udaltzaingoa goizeko istripuaren lekukoak bilatzen ari da, gertatutakoa ikertzeko
Goizean istripu larri bat gertatu da Donostiako erdigunean, eta motor gidari bat hil da. Ezbeharra ikertzen ari da Udaltzaingoa, eta gertatutakoa ikusi duten herritarren laguntza eskatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Horrela, istripuaren lekuko izan direnak Morlansko Udaltzaingoaren komisaldegira joateko eskatu du, ikusi dutena kontatzeko. Lekukoak goizez joateko eskatu dute, 8:00etatik 14:00etara.