LABIk astelehenetik aurrera mugakide diren udalerrietara joatea baimendu du
Larrialdiei Aurre Egiteko Bidearen (LABI) batzorde politikoak mugakide diren udalerrien artean mugikortasuna baimentzea onartu du gaur. Astelehen gauean sartuko da indarrean neurri berri hau, eta mugimenduak jarduera sozioekonomikoak edo kirola egiteko egongo dira baimenduta. Neurri berri hau martxoaren 5era arte egongo da gutxienez indarrean, Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. Probintzien konfinamendu perimetralak, baina, indarrean jarraituko du oraindik.
Donostiako bizilagunek ondorengo udalerrietara joatea dute baimena: Orio, Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain, Zizurkil, Hernani, Astigarraga, Orereta eta Pasaia.