T.I.R.O kolektibo bollero transfeminista sortu dute Donostian, "borroka bollero iraultzailea" indartzeko
Donostian T.I.R.O. kolektibo bollero transfeminista sortu dute: “Euskal Herrian denbora daramagu erregimen heterosexualaren kontra borrokan, eta orain, arma zaharretatik bala berriak datoz”, azaldu dute, helarazitako aurkezpen oharrean. Nabarmendu dute “borroka bollero iraultzailea” indartuko dutela, “bollerismoa orientazio sexual askearekin parekatzen duten diskurtso neoliberalen aurrean”.
“Eskuinetik zein ezkerretik” zabaltzen diren “diskurtso eta erreakzio heterosexualekin nazkatuta” agertu dira, eta azpimarratu dute “antolakuntza autonomoa eta egunerokotasunaren politizazioa aldarrikatzera” datozela. Era berean, kolektiboaren helburuak hiru direla adierazi dute: “Tiro! Desira, praktika eta gorputz subertsiboez normaltasuna apurtzeko. Tiro! Transfeminismotik beste borrokekin arduraz artikulatzeko. Tiro! Heterozentrismoa zalantzan jartzen duten lagun eta familia sareak sortzeko”.
Bestalde, kolektiboaren nondik norakoak argi utzi dituzte: “Gurea ez da Pride, ez dugu hotel gay-friendly-etan txortan egiten. Ez gara ez Leninen emazteak, ez Marxen alabak. Wittigen ohekideak gara eta gure lagunen familia. Donostia tirokatzera gatoz! Bollera da bide bakarra!”.