Amara Berriko inauterietako bertso afaria gogoan izan dute Itxaso Piquer eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek
Asteburu honetan inauteriak ospatu beharko lirateke Donostian, eta Amara Berrin ohiko bertso afaria egingo lukete Ilunki elkartean, baina koronabirusa dela eta, ezin izango da halakorik egin. Horrela ere, Ilunkiko bertso afariak gogoran izan dituzte Amara Berrikoek, eta bideo dibertigarri bat argitaratu dute sare sozialetan, bertso afarietara joan ohi direnak animatzeko. Bertso bidez, datorren urtean elkar ikusiko dutela nabarmendu dute Itxaso Piquer eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek, eta mozorrotu ere egin dira. Bideoa Amara Berriko jai batzordearen Facebookeko orrialdean dago ikusgai.