Gazte langileen antolakuntzara deitu du GKS-k, "burgesiaren ofentsiba gelditzeko"
Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, hainbat gaztek elkarretaratzea egin dute arratsaldean Bulebarrean, gazte langileak antolatzera deitzeko. Salatu dute pandemia garaiotan klaseen arteko desberdinasunak areagotzen ari direla: “Farmazeutikek etekin ikaragarriak atera dituzte pandemiatik, bankuek jendea etxegabetzen jarraitzen dute, eta abar. Gainera, horri guztiari agintarien arduragabekeria gehitu behar zaio. Langileen prekarizazioa areagotzen ari da, eta enpresa handiek gero eta botere gehiago izango dute, gizartea langabezia kronikora eta prekarietatera kondenatuz”.
Era berean, salatu dute “pandemia aprobetxatuta, kaleen militarizazioa” areagotzen ari dela, eta aldarrikatu dute osasun irizpideek lehentasuna izan behar dutela, irizpide ekonomikoen gainetik.
Horren guztiaren aurrean, “burgesiaren ofentsiba gelditzeko”, gazteak antolatzera deitu dituzte: “Beharrezkoa da enpresari handiei boterea kentzea gizarte eredu aske bat eraiki ahal izateko. Ez da jendearen osasuna lehentasun gisa ezarriko eta ez dira askatasun zibil eta politikoak eskuratuko ez badugu langileriaren kontrolpeko estatu sozialista eraikitzen. Horregatik, langile antolakuntzara deitzen dugu”.