Urre-txirri talde bat agertu da Antondegin
Itsas Enara ornitologia elkarteak sare sozialetan jakinarazi duenez, zazpi urre-txirri arrunteko talde bat agertu da Donostian, Martuteneko Antondegi gainan, hain zuzen. Ornitologoen arabera, tundrarako migrazioa egiten ari dira hegaztiak, eta Antondegin atseden hartzeko gune aproposa aurkitu dute.
Urre-txirri arruntak Europako iparraldean eta Asiako mendebaldean bizi dira, baina negua zona beroagoetan pasatzen dute: Europako hegoaldean eta Afrikako iparraldean, hain zuzen. Horregatik agertu dira orain Donostian.
Itsas Enarak berak eta beste hainbat eragile naturzalek nabarmendu izan dute Antondegin hegazti asko daudela eta oso gune aberatsa dela naturzaletasunaren ikuspuntutik. Hain zuzen, urte hasieran elano urdin bat ere behatu zuen han Itsas Enara elkarteak. Horregatik, udalak Antondegin eraiki nahi duen surf parkearen aurka agertu dira behin baino gehiagotan.