Euskal sorginak eta trapujaleak, besteak beste, Aitor ikastolako inauterietan
Aitor ikastolako haur hezkuntzako umeek joan den ostiralean ospatu behar zituzten inauteriak, baina eguraldi txarra dela eta gaur ospatu dituzte. Bi urteko umeak hasi dira dantzan, eta ume zaharrenak izan dira ospakizuna itxi dutenak. Euskal Herriko inauterietako pertsonai ezberdinetaz mozorrotu da talde bakoitza, euskal sorginak, mamoxarroak eta trapujaleak tarteko. Zakuzaharra ere inguruan ibili da gainontzekoak xaxatzen, dantzatzen eta abesten.
Bideo honetan jaso ditugu Aitor ikastolako haurren dantzak eta festa:
Aitor ikastolako haurren ospakizunaren argazki sorta: