28 koronabirus kasu positibo Donostian
Intzidentzia metatua 360,76koa da. Bidebieta da eremu gorrian dagoen osasun eremu bakarra, eta hamarretik zazpi osasun eremutan behera egin du intzidentzia metatuak.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 28 koronabirus kasu positibo zenbatu zituzten atzo Donostian. Intzidentzia metatuak behera egin du: une honetan, 360,76koa da. Atzo 373,92koa zen, eta ostiralean, berriz, 461,65ekoa. Beraz, Donostia eremu laranjan mantendu da, eta intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zenbaki hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zenbatekoa 0,67koa da. Atzo, 0,67koa zen (gaurko bera), eta ostiralean 0,80koa zen. Bestela esanda, intzidentzia metatuak behera egin du, baina motelago.
Gainera, LABIk hartutako erabakiaren ondorioz, mugakide diren udalerrien artean mugikortasuna baimendu dute gaurtik aurrera jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Donostiako bizilagunek ondorengo udalerrietara joateko baimena dute: Orio, Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain, Zizurkil, Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Pasaia.
Intzidentzia osasun eremuka
Bidebieta da eremu gorrian dagoen osasun eremu bakarra, eta hamarretik zazpi osasun eremutan behera egin du intzidentzia metatuak; Intxaurrondon eta Grosen gora egin du, eta Loiolan berdin mantendu da:
- Bidebieta: 513,82
- Intxaurrondo: 472,73
- Amara Berri: 361,66
- Egia: 357,53
- Ondarreta: 344,81
- Gros: 343,46
- Altza-Roteta: 315,83
- Loiola: 232,11
- Parte Zaharra: 209,66
- Amara-Erdialdea: 193,92
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Gros: 7
- Intxaurrondo: 6
- Amara Berri: 4
- Ondarreta: 2
- Egia: 2
- Amara-Erdialdea: 2
- Parte Zaharra: 1
- Loiola: 1
- Altza-Roteta: 0
- Bidebieta: 0