Hondakin industrialak ere erre ahal izango dituzte Zubietako erraustegian
GHKik Donostiako erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratuan egin nahi zituen aldaketak onartu ditu Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburuordetzak egindako ebazpen bati esker. Naiz-ek egin du publiko Ingurumen sailburuordeak, Amaia Barredok, sinatu duen ebazpena. Honi esker, Zubietako erraustegian hondakin industrialak ere erre ahal izango dituzte, nahiz eta hiri hondakinak bakarrik erretzeko baimena zuen hasiera batean.
Hondakin “ez arriskutsuen” artean, besteak beste, materialki balorizatu ezin diren plastikoak daude, poligonoetatik datozenak.