Pablo Hasel Lleidako rap abeslaria absolbitzeko eskatu dute Bulebarrean
Pablo Hasel rap abeslaria askatzeko eskatu dute ehun pertsona inguruk gaur arratsaldean Donostiako Bulebarrean, Piztu Donostiak deituta. “Pablo Hasel askatu”, “Estatu espainola, Estatu terrorista” eta “Zuek, faxistak, zarete terroristak” bezalako oihuak entzun dira elkarretaratzean, eta Haselen abestiak jarri dituzte.
Pablo Hasel (Lleida, 1988) gaur atxilotu dute Lleidako Unibertsitatean (Herrialde Katalanak), errektoretzan itxi ostean. Errektoreak bart gauean poliziari sartzeko baimena eman zion, eta goizean goiz sartu dira abeslaria atxilotzera. Bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Haseli, bere abestien edukietan eta sare sozialetan zabaldutako mezuetan “terrorismoaren goraipatzea” ikusi baitzuten epaileek eta fiskaltzak.