Denborale egunetan trafikoa mozteko hesi berria jarri dute Paseo Berrian
Abenduan jarri zuten Paseo Berriko bidegorria eta errepidea ixteko hesi berria. Denborale egunetan erabiliko dute hesi hau, eta oinezkoentzako bideak behin behineko hesiekin ixten jarraituko dute. Hesia ondo ikusteko islatzaileak jarri dizkiote, eta seinaleak ditu autoak eta txirrindak Aldamar kalera bideratzeko.
Abendutik hona hesiak funtzionamendu ona izan duela uste du udalak, eta etorkizunean denboraleak eragina duen lekuetan jartzea aztertzen ari dira; hala ere, oraindik froga fasean daudela adierazi dute.