Igeldon zabor bilketa egingo dute igandean
Azkenaldian izan diren konfinamendu perimetralen ondorioz, Igeldora gerturatu den bisitarien kopurua handitu egin dela adierazi du Herri Kontseiluak. Ondorioz, inguruak zabor pilaketa handiagoa jasan duela gaineratu dute. Horregatik, igandean, hilaren 21ean, zabor bilketa egingo dute Igeldon.
Herriko plazan elkartuko dira 10:00etan, eta bildutakoekin taldeak antolatuko dituzte gune desberdinetara joateko. Eskularruak norberak eramateko eskatu dute. “Kaskoa, eskola, arrokak, belardiak eta bideak, zabor pilaketa puntu kezkagarri bihurtu dira. Herri Kontseilutik zabor bilketa egiteko auzolanerako deialdia egin nahi dugu”, azaldu dute.