37 koronabirus kasu positibo Donostian
Intzidentzia metatua 314,16koa da, eta Donostiako auzo bat ere ez dago eremu gorrian. Amara-Erdialdean gora egin du intzidentzia metatuak.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 37 koronabirus kasu positibo zenbatu zituzten atzo Donostian. Intzidentzia metatua 314,16koa da une honetan. Atzo 338,83koa zen, eta herenegun 360,76koa. Beraz, intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zenbaki hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zenbatekoa 0,63koa da. Atzo 0,65ekoa zen, eta herenegun 0,67koa: beraz, intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du.
Gainera, LABIk hartutako erabakiaren ondorioz, mugakide diren udalerrien artean mugikortasuna baimenduta dago jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Donostiako bizilagunek ondorengo udalerrietara joateko baimena dute: Orio, Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain, Zizurkil, Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Pasaia.
Intzidentzia osasun eremuka
Donostiako auzo bat ere ez dago ez dago eremu gorrian, atzotik. Beraz, Donostiako auzo guztiek eremu gorrian egoteari utzi diote. Zazpi osasun eremutan behera egin du intzidentzia metatuak, eta Amara-Erdialdean gora egin du; Loiolan eta Bidebieta berdin mantendu da:
- Intxaurrondo: 446,47
- Bidebieta: 444,38
- Gros: 309,79
- Amara Berri: 304,70
- Ondarreta: 284,60
- Egia: 276,58
- Altza-Roteta: 264,89
- Loiola: 232,11
- Parte Zaharra: 202,43
- Amara-Erdialdea: 181,80
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
-
- Ondarreta: 10
- Gros: 7
- Altza-Roteta: 4
- Bidebieta: 4
- Amara-Erdialdea: 4
- Egia: 2
- Parte Zaharra: 2
- Intxaurrondo: 2
- Loiola: 2
- Amara Berri: 1