Donostia hobetzeko proposamen berritzaileak egin dituzte 350 ikaslek
Berrikuntza eta talentua bultzatzeko egitasmoa da Donostia Innovation Challenge. Lau hilabetez lanean aritu ondoren, bukatu berri da 2020ko egitasmoa eta hiriko hainbat ikastetxetako 350 ikaslek parte hartu dute. “Nola hobetu dezakegu gure hiria une honetan” izan da Donostia Sustapenak iaz sustaturiko egitasmoaren gaia.
Ideiak eta proiektuak lantzeko orduan, etorkizuna markatuko duten bost teknologia disruptiboetako bat erabili behar zuten taldeek, zozketa bidez: 3D inprimaketa, Robotika Aurreratua, Errealitate Mistoa, Adimen Artifiziala eta Internet of Things (IoT).
“Donostiar gazteek pandemia garaiotan erakutsitako inplikazioak eta proposatutako ideia berritzaileetan agertutako kezkek erakusten dute, estereotipoak estereotipo, belaunaldi kontzientziatua eta prestatua dela, eta ahalegin guztia egiten ari direla”, azaldu du Marisol Garmendia Sustapen Ekonomikoko zinegotziak.
Hamabi ikastetxek erantzun diote aurtengo erronkari: Antigua Luberri, St. Patricks, Cebanc, Easo Politeknikoa, Ceinpro, Nazaret, IES Altza BHI, Tecnun, Axular, Ekintza, Aldapeta Maria Ikastetetxea eta Sagrado Corazon Mundaiz ikastetxea.
Prozesu horretan, hamabi enpresak/zentro teknologikoren laguntza jaso dute ikastetxeek: Domotek, Tecnun, Nuavis, Irisbond, Educareality, CEIT, Ikusi, Ikor, Cybersurgery, Naru Intelligence, Vicomtech eta Developair. Azken ekitaldiak, gainera, FNACen laguntza izan du, eta bertan proiektu irabazleak erakutsiko dira erakusketa baten bidez.