Urumea ibaian isurketa kutsakor bat izan da asteburuan
Eguzki talde ekologistak salatu duenez, larunbatean hidrokarburoren baten isurketa kutsakor bat izan zen Urumea ibaian, Martuteneren eta Loiolaren artean. Ekologisten arabera, larunbat arratsaldeko lehenengo orduan atzeman zuten isuria Martutene inguruan, eta 112 telefono zenbakira deitu zuten, abisua emateko. Ordu batzuk geroago, isuria Loiolako kuarteletatik gertu ikusi zuten, eta berriz ere, larrialde zerbitzuetara deitu zuten.
“Oraindik gehiegi dira ibaiak edozer irensten duela sinetsi nahi dutenak. Dena dela, harritzekoa ere ez da, alor honetan zigorgabetasuna ia erabatekoa dela kontuan izanik”, salatu du Eguzkik.
Era berean, gogoratu dute ibaieta isurketa kutsakor bat ikusiz gero, 112 telefono zenbakira deitu behar dela, abisua emateko. “Isurketa ikusi duenak nahi badu, Eguzkirekin harremanetan jar daiteke. Eguzkikook saiatuko gara isurketari ikusgarritasuna ematen”, gaineratu dute.