16 koronabirus kasu positibo Donostian
Intzidentzia metatua 200,67koa da, eta behera egiten jarraitzen du. Osasun eremu ia guztietan egin du behera intzidentzia metatuak; Parte Zaharrean baino ez du gora egin.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 16 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Intzidentzia metatua 200,67koa da, eta behera egiten jarraitzen du. Izan ere, atzo 220,41ekoa zen, eta ostiralean, berriz, 292,23koa. Azken asteetan hiriko intzidentzia metatuak beheranzko joera nabarmena du. Otsaila gune gorrian murgilduta hasi genuen (560,88koa zen intzidentzia metatua otsailaren 8an), eta hiru aste igaro eta gero, eremu horian dago Donostia.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatze abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Gainera, LABIk hartutako erabakiaren ondorioz, mugakide diren udalerrien artean mugikortasuna baimenduta dago jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Donostiako bizilagunek ondorengo udalerrietara joateko baimena dute: Orio, Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain, Zizurkil, Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Pasaia.
Intzidentzia osasun eremuka
Donostiako auzo bat ere ez dago ez dago eremu gorrian, eta osasun eremu ia guztietan egin du behera intzidentzia metatuak. Parte Zaharrean baino ez du gora egin:
- Bidebieta: 402,72
- Intxaurrondo: 297,65
- Gros: 208,77
- Ondarreta: 202,51
- Amara Berri: 165,17
- Loiola: 163,84
- Egia: 155,15
- Altza-Roteta: 152,82
- Parte Zaharra: 151,82
- Amara-Erdialdea: 60,60
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Parte Zaharra: 5
- Ondarreta: 4
- Amara Berri: 3
- Gros: 2
- Egia: 1
- Altza-Roteta: 0
- Bidebieta: 0
- Intxaurrondo: 0
- Loiola: 0
- Amara-Erdialdea: 0