2020ko bigarren seihilekoko terrazen tasaren %90 barkatuko die udalak ostalariei
Donostiako Udalak osteguneko udalbatzarrean itxiko du 2020ko bigarren seihilekoari dagokion terrazen tasen ordenantzaren moldaketa, eta Eneko Goia alkateak azaldu duenez, EH Bilduk aurkeztutako zuzenketari oniritzia emango dio udal gobernuak.
Horrela, 2020ko azken sei hilabeteetako terrazen tasaren %90 barkatuko diete terrazan hamar mahai baino gutxiago dituzten ostalaritza establezimenduei. Hamar mahaitik gora dituztenei, aldiz, %33 barkatuko diete.
2021eko tasei dagokienez, alkateak azpimarratu du araudian beste moldaketa bat egiteko aukera aztertzeko prozesu bat abiatu dutela, baina ez du aurreratu tasak murriztuko dituzten edo ez.