Entrenamenduetara itzuli dira Bera Berako jokalariak

Taldeko jokalari batek koronabirus test batean postibo eman ostean, astebete eman dute Bera Berako jokalariek konfinatuta, eta atzo, astelehena, itzuli ziren entrenamenduetara. Hala ere, Xabier Gorrotxategi prestatzaile fisikoak entrenamendu pertsonalizatuak prestatu zizkien jokalariei, aste horretan galera handirik ez izateko.
Bera Berak igande honetan jokatuko du konfinamenduaren osteko lehenengo partida, Barakaldoko Zuazoren aurka. Bera Bera lehen postuan da, hemeretzi punturekin, eta Zuazo bosgarren dago sailkapenean, hamar punturekin. Bestalde, konfinamendua dela eta atzeratu ziren bi partiden datak zehaztu dituzte jada: martxoaren 11an Santanderren jokatuko dute donostiarrek, eta martxoaren 13an Lanzaroteko taldea jasoko dute Jose Antonio Gasca zelaian.