Parketarrak egitasmoa egingo dute berriro otsailaren 26tik aurrera
Urtxintxaren eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren arteko elkarlanean, Parketarrak egitasmoa auzoetako parkeetara itzuliko da otsailaren 26tik aurrera. Egitasmo honen helburua 3 eta 9 urte bitarteko umeek euskaraz jolastea da, eta horretarako baliabideak eta testuinguru egokia eskainiko dituzte. Bi talde ezberdinduko dituzte egitasmoan: 3 eta 6 urte bitarteko umeen taldea, Zabu Zibu, eta 6 eta 9 urte bitarteko haurrena, Txirrintxon.
Egitasmoaren bultzatzaileek adierazi dute bereziki garrantzitsua dela Zabu Zibu taldeko umeak gurasoekin egotea. Lehenik eta behin, gustorago egongo direlako gurasoen ondoan; bestalde, adin tarte horretako umeak dauden familietan transmisioa indartzen laguntzen duelako.
Astelehenetik ostiralera egingo dituzte, otsailaren 26an hasita, martxoaren 18ra arte. Argazki honetan ikusi dezakezue ordutegien taula: