Udal artxiboko funtsak Egiako egoitza berrira lekualdatzen hasiko dira
Donostiako Udalak Gureak Marketing SLU enpresari adjudikatu dio udal artxiboko funts dokumentalak, bibliografikoak era hemerografikoak artxiboaren egoitza berrira eramateko kontratua. Horrela, aipatu enpresak funtsak udaletxetik Atotxako dorrearen azpira, Mandasko Dukearen 30. zenbakira, eramango ditu.
Era berean, funtsak gaur egungo biltegitik atera eta paketatu beharko dituzte, eta behin Atotxara lekualdatuta, bilgarria kendu eta egoitza berriko bost biltegietan kokatu beharko dituzte. Proiektuak 34.307 euroko aurrekontua du, eta bi hilabeteko epean gauzatu beharko da.