Udalak 29.700 euro bideratuko ditu drogengatik zigortutako adingabeak orientatzeko
Udalak onartu egin du adingabeei drogak edukitzeagatik edo kontsumitzeagatik ezartzen zaizkiei zigorren ordezko hezkuntza alternatiben kontratazioa. 29.700 euro bideratuko ditu zerbitzu horretara, eta urtebeteko iraupena izango du kontratuak, beste urtebeterako luzatzeko aukerarekin.
Zerbitzuaren helburua drogekin zerikusia duten kontuengatik zigortutako adin txikikoen familiei laguntza eta orientazioa eskaintzea da: alegia, adingabeei eta euren familiei informazioa, orientazioa eta prestakuntza eskainiko diete. Horrela, isunak ordaindu beharrean, adin txikikoek hezkuntza alternatiben bidez beteko dituzte zigorrak.