16 koronabirus kasu positibo Donostian
Intzidentzia metatua 185,86koa da, eta behera egiten jarraitzen du. Bestalde, Donostia hamar osasun-eremutan banatuta egotetik hamaikatan banatzera pasa da, Aiete osasun-eremu delako gaurtik aurrera.

Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 16 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Intzidentzia metatua 185,86koa da, eta behera egiten jarraitzen du. Izan ere, atzo 200,67koa zen, eta herenegun, berriz, 220,41ekoa. Azken asteetan hiriko intzidentzia metatuak beheranzko joera nabarmena du. Otsaila gune gorrian murgilduta hasi genuen (560,88koa zen intzidentzia metatua otsailaren 8an), eta hiru aste igaro eta gero, eremu horian dago Donostia.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatze abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Gainera, LABIk hartutako erabakiaren ondorioz, mugakide diren udalerrien artean mugikortasuna baimenduta dago jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Donostiako bizilagunek ondorengo udalerrietara joateko baimena dute: Orio, Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain, Zizurkil, Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Pasaia.
Intzidentzia osasun eremuka
Lau osasun eremutan gora egin du intzidentzia metatuak: Ondarretan, Egian, Altza-Rotetan eta Amara-Erdialdean. Bestalde, Donostia hamar osasun-eremutan banatuta egotetik hamaikatan banatzera pasa da, Aiete osasun-eremu delako gaurtik aurrera. Duela hilabete ireki zuten auzoko anbulatorioa:
- Bidebieta: 402,39
- Intxaurrondo: 262,88
- Ondarreta: 236,77
- Gros: 185,74
- Altza-Roteta: 163,31
- Egia: 162,32
- Loiola: 136,28
- Amara Berri: 119,99
- Parte Zaharra: 115,61
- Aiete: 96,26
- Amara-Erdialdea: 73,45
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Ondarreta: 5
- Altza-Roteta: 3
- Egia: 2
- Intxaurrondo: 2
- Bidebieta: 1
- Aiete: 1
- Amara Berri: 1
- Gros: 0
- Loiola: 0
- Amara-Erdialdea: 0
- Parte Zaharra: 0