80 urtetik gorako herritarrak txertatzen hasi dira Donostian
80 urtetik gorako pertsonen txertaketa prozesua abiatu dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta 100 urte inguru dituztenak ari dira lehenengoak izaten. Donostian, Bengoetxea kaleko osasun zentroan hasi dira txertoak jartzen, eta Beatriz Arrillaga zentroko gainbegiraleak azaldu duenez, 24 pazientek zuten hitzordua gaur, zaharrena 107 urtekoa. Horretaz gain, Donostiako Unibertsitate Ospitalea adineko pertsonak ibilgailuetatik jaitsi gabe txertatzeko ahalbidetu dute, eta sistemak emaitza onak emanez gero, halako gune gehiago ahalbidetuko dituztela adierazi du Osakidetzak. Pfizer txertoa ari dira jartzen.
Bengoetxea kaleko zentroan txertoa jaso duten lehenengo lau herritarrak Martina Oiarbide, Teresa Aguilar, Patxi Matxain eta Maria Larrinaga izan dira, eta zentroko gainbegiraleak nabarmendu du adineko pertsonak txertoa jasotzeko “gogo handiarekin” joaten direla osasun zentroetara. Sei minuturo ezarri dituzte hitzorduak, eta, txertatu ondoren, hogei minutu itxaron behar dute, errekazioren bat duten ikusteko.
Osakidetzak bideo bat argitaratu du Donostiako osasun zentroko txertaketa prozesuarekin: