Astelehenean hasiko dira txertoa udaltzainei, mugikortasun agenteei eta suhiltzaileei jartzen
Donostiako Udalak astelehenean, hilaren 1ean ekingo dio hiriko udaltzainen, suhiltzaileen eta mugikortasun agenteen txertaketa kanpainari. Osakidetzaren irizpideak jarraituta, udalaren laneko arriskuak prebenitzeko zerbitzuak 55 urtetik beherako udaltzainei, suhiltzaileei eta mugikortasun agenteei deitu die, txertaketa kanpainan parte hartzera gonbidatzeko. Koronabirusaren aurkako Astra Zeneca txertoa jarriko diete hala nahi duten langileei.
Osakidetzak txertoak eman bezain laster hasiko da udala langileak txertatzen, eta, guztira, 246 udaltzainek, 94 suhiltzailek eta 88 mugikortasun agentek jasoko dute COVID-19aren aurkako txertoa.
Kanpaina modu ordenatuan egingo dute, dagokien udal departamentuek osatutako zerrendak jarraituz. Udalak nabarmendu du kanpainak “zenbait aste” iraungo dituela, eta azaldu du bigarren dosia lehenengoa jaso eta hamar edo hamabi egunera jasoko dutela langileek.