Donostiako Udala zabor bilketarako ibilgailu elektronikoak erostea aztertzen ari da
Irizar ibilgailu enpresak %100 elektrikoa den zabor bilketarako kamioia aurkeztu dizkio Donostiako Udalari, “Irizar ie truck”, eta FCC enpresarekin batera garatu dute. Iruñean, Bartzelonan eta Vigon egin dituzte jada probak, baina Donostia izan daiteke tankera honetako kamioiak erosten dituen lehenengo hiria. Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak kamioi berri honen abantailak azpimarratu ditu: “Neurri honekin bi helburu beteko ditugu: hain kutsagarriak ez diren ibilgailuak gehitzea eta horrekin klimaren aldeko borrokan laguntzea, eta, bestalde, zerbitzu honek zamalanetan sortzen duen ohiko zarata murriztea”.
Kamioi honek zarata gutxiago egiten du, eta gidatzerakoan kutsatzen ez duenez, emisio baxuko eremuetara hurbildu ahal izango da. Kamioiak hemezortzi tona zabor garraiatu ditzazke, eta zaborra jasotzera etengabe kamioitik jaisten diren langileei mugimendu horiek erraztuko dizkie ibilgailu berriak.