Emakumeen Mundu Martxa Donostiara heldu da
Emakumeen Mundu Martxa Nazioarteko V. Ekintza Donostiara heldu da ostiral arratsaldean, eta hiriko hainbat feministek ongietorri beroa egin dio Amara Berriko Jose Antonio Agirre zubian. Egitasmoa “transnazionalak, mugak eta migrazio-politikak ikusgarri egin eta salatzeko” egiten ari dira; prestakuntza politikoko prozesu bat gauzatzen ari dira feminismoa, deskolonialitatea eta antirrazismoa oinarri hartuta, eta zubiak eta zapiak dituzte oinarri.
Horregatik, zapiak josi zituzten igandean Donostiako Emakumeen Etxean, eta aipatu zubian jarri dituzte. Martxa heldu aurretik, zubia horma-irudi antirrazistekin apaindu dute, eta Emakumeen Etxeko batukadak girotu du arratsaldea. Martxa heldu aurretik, emakume saharaui batek hitza hartu du, bere herriko emakumeek jasaten duten indarkeria salatzeko. Ondoren, martxako bi autoak heldu dira, eta hitzartze baten ondoren, denek dantzan bukatu dute arratsaldea.
Hedabide hau Jose Antonio Agirre zubian izan da, eta bideo bat osatu du, egitasmoko irudi onenekin.