Iparraldea maite duen hegoaldeko euskaldun batekin egin du topo gaurkoan Atzean Zuloak
Atzean Zuloak Iparraldea asko maite duen hegoaldeko euskaldun batekin egin du topo denboraldiko zazpigarren esketxean. Oporretan Indonesiara joan beharrean Iparraldera joatea nahiago du, baina Baiona Ttipitik at dena “turistentzat” dela uste du.
Bagera elkarteak eta Hiru Damatxok sortutako proiektua da Atzean Zuloa, eta laugarren denboraldian daude: ostiralero zabaltzen ari dira umorezko esketxak, martxoaren 12ra arte. Orain arte plazaratutako guztiak atzeanzuloa.eus webgunean daude ikusgai.