Bihartik ostegunera 'anomaliak' egongo dira Amarako, Erdialdeko eta Parte Zaharreko edateko uraren sisteman
Bihartik ostegunera edateko uraren sarea hobetzeko lanak egingo dituzte, eta edateko uraren horniketan “anomaliak” egongo direla adierazi du Donostiako Udalak. Presioa galtzea, ur mozketa partzialak edo ur zikina izango dira, besteak beste, anomaliak, eta Erdialdeko, Amarako eta Parte Zaharreko bizilagunei eragingo diete.