Gimnasio berria ireki dute Loiolako Erriberan
Loiolako Erriberako kiroldegian gimnasio berria ireki dute, eta kirol txartelarekin sartu daiteke bertara. 700 metro karratu inguru ditu, eta hainbat kirol egiteko eremuak daude: txirrinda estatikoak, korrika egiteko zintak, makinak, ergometroak eta pisu librea egiteko zonaldea, esaterako. BPXport enpresak kudeatuko du gimnasioa, baina kirol txartela duten erabiltzaileek gimnasioa bakarrik erabili ahal izango dute: padel pistak, tenis pistak, futbol zelaiak edo softbol zelaia erabiltzeko ordaindu egin beharko da.