Munduko 40 telebistatan emango dute Ekain Martinez de Lizarduy donostiarraren 'Erraiak' dokumentala
Ekain Martinez de Lizarduy, World Distribution Award lehiaketako sariarekin. (Argazkia: Goiena) Ekain Martinez de Lizarduyren (Donostia, 1980) Erraiak lanak World Distribution Award lehiaketan dokumental onenaren saria jaso du, eta, horri esker, hainbat hizkuntzatara itzuliko dute, nazioarteko tokiko 40 telebista katetan emateko; besteak beste, Alemanian, Hegoafrikan eta Txekian.
Irrintziaren inguruko ikus-entzunezko hausnarketa da Erraiak, eta hogei sari irabazi ditu dagoeneko. Hedabide honek Martinez de Lizarduyrekin hitz egin zuen 2019ko Euskararen Egunaren bueltan, dokumentala Donostian proiektatzekoak zirenean.


