11 koronabirus kasu positibo Donostian
Intzidentzia metatua 121,17koa da gaur, eta beheranzko joera mantendu da. Bidebietan, Parte Zaharrean, Aieten eta Altza-Rotetan gora egin du.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri dituen datuen arabera, 11 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Horrela, intzidentzia metatua 121,17koa da gaur, eta beheranzko joera mantendu da. Izan ere, atzo intzidentzia metatua 130,49koa zen, eta ostiralean, berriz, 159,55ekoa. Hirian aste batzuk daramatza behera nabarmen egiten. Otsaila gune gorrian murgilduta hasi zuen Donostiak, eta orain eremu horian dago.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatze abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Joan den astean 100 urtetik gorako pertsonek jaso zuten txertoa, eta aste honetan 90 urtetik gorakoekin hasiko dira Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Gainera, Osakidetzak espazio handietako txertaketa prozesuari ekingo dio aste honetan, Illunbeko zezen plazan abiatu duen probaldi fasearekin. Hezkuntza arloko 55 urtetik beherako langileak –irakasleak eta jangeletako langileak– txertatuko dituzte Illunben, Astra Zeneca txertoarekin. Era berean, Sagarduik azpimarratu du balitekeela Donostialdeko ESI-aren irizpideen arabera hautatutako beste kolektibo batzuk ere Illunben txertatzea. Bestalde, Donostian atzo hasi ziren udaltzainak, suhiltzaileak eta mugikortasun agenteak txertatzen; guztira, 400dik gora langilek jasoko dute txertoa.
Gainera, mugakide diren udalerrien artean mugikortasuna baimenduta dago jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Donostiako bizilagunek ondorengo udalerrietara joateko baimena dute: Orio, Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain, Zizurkil, Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Pasaia.
Intzidentzia osasun eremuka
Zazpi osasun-eremutan egin du behera intzidentzia metatuak, eta Bidebietan, Parte Zaharrean, Aieten eta Altza-Rotetan gora egin du:
- Bidebieta: 222,01
- Egia: 162,32
- Parte Zaharra: 137,28
- Ondarreta: 135,30
- Aiete: 112,31
- Altza-Roteta: 107,17
- Intxaurrondo: 105,15
- Gros: 94,56
- Amara Berri: 70,76
- Loiola: 68,14
- Amara-Erdialdea: 58,76
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Parte Zaharra: 3
- Amara Berri: 1
- Gros: 1
- Egia: 1
- Aiete: 1
- Altza-Roteta: 1
- Intxaurrondo: 1
- Bidebieta: 1
- Amara-Erdialdea: 1
- Ondarreta: 0
- Loiola: 0