Erraustegian hondakin industrialak erreko dituztela salatzeko elkarretaratzea egingo dute
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak elkarretaratzea egingo du bihar, hilak 3, Zubietako erraustegian hondakin industrialak erretzea ahalbidetu dutela salatzeko. Elkarretaratzea Gipuzkoako Batzar Nagusien parean egingo dute, Miramon pasealekuko 164. zenbakian, 9:30ean.
Otsailaren 16an Naiz hedabideak argitaratu zuen informazioa; Eusko Jaurlaritzaren Ingurmen sailburuordetzak egindako ebazpen bati esker, GHKk Donostiako erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratuan egin nahi zituen aldaketak onartu zituen.