Hamabost urteko kartzela zigorra ezarri diote neskalaguna bortxatu eta erretzen saiatu zen gizon bati
Guztira hamabost urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, bere neskalagunaren aurkako indarkeria matxista dela eta. Epaiketa 2020ko azaroaren 9an egin zen, eta orain arte ez da sententzia argitaratu. 2019ko ekainean, gizonak bortxatu egin zuen neskalaguna, eta hurrengo hilabetean emakumeari su ematen saiatu zen, erre egingo zuela mehatxatuz; emakumeak ihes egitea lortu zuen.
Hainbat delitu direla eta zigortu dute gizona: bortxaketa, giza hilketa saiakera, ohiko tratu txarrak eta irainak, besteak beste. Hamabost urteko kartzela zigorraz gain, sei urtez egongo da zaintzapeko askatasunean, eta 30.000 euroko kalte ordainak eman beharko dizkio emakumeari.