Hiru gaztek epailearen aurrean deklaratu dute, Urumean zendu zen ertzainaren aurkako mezuak zabaltzeagatik
Hiru gaztek deklaratu egin zuten atzo, hilaren 1ean, sare sozialetan Urumea ibaiak hildako ertzainaren aurkako mezuak zabaldu izanagatik. Laugarren batek ere deklaratu behar zuen, baina Castellon bizi da, eta datozen egunetan deklaratuko du, bideokonferentzia bidez.
Erne sindikatuak jarri zuen salaketa, eta Segurtasun Sailak ikerketa bat abiatu zuen. Donostiako bosgarren instrukzio epaitegian deklaratu zuten gazteek, eta mezu horiek idazteagatik damututa daudela eta minik eragin nahi ez zutela adierazi dute epailearen aurrean, baita barkamena eskatu ere, albiste agentziek jakinarazi dutenez.
Ertzaina abenduaren 29tik 30erako gauean zendu zen Urumea ibaian, bere patruila autoak, Egiako tuneletik ateratzean, Maria Cristina zubiko baranda hautsi eta ibaira erori ostean. Hil zen agentearekin zihoan ertzaina onik atera zen.