Illunbeko txertaketa kanpaina abiatu dute
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak atzo, hilaren 1ean, iragarri zuen Illunbeko zezen plazan espazio handietako txertaketa kanpainen fase pilotua abiatuko zutela, eta gaur hasi dira txertoak jartzen. 260 pertsona zeuden hitzartuta gaurko egunean Illunben txertoa jasotzeko, eta aste osoan zehar erritmo antzekoa mantentzeko asmoa du Osakidetzak.
55 urtetik beherako hezkuntza arloko langileak ari dira Illunben txertatzen, Haur Hezkuntzan eta Heziketa Berezian ari diren hezitzaileak lehenetsita. Horretaz gain, udaltzainak ere txertatu dituzte zezen plazan. AstraZeneca konpainiaren txertoa jasotzen ari dira, 55 urtetik beherakoentzat soilik baita aproposa txerto hori. Sagarduik nabarmendu du Illunbeko eredua Araban eta Bizkaian ere aplikatzeko aukera aztertuko dutela